lunes, 1 de julio de 2013

Donostiako Onditz Triatloiaren kronika

 oso oso pozik nago, nahiz eta igeri sektorea txarra baino txarragoa izan (nik esango nuke ezin eskaxeao) pozik. Piloa gustatu jatan giroa, froga bera, bukatu izana, jasotako esperientzixa,...

Goizetik altzatu nintzan gogotsu, nahiz eta gustauko litzaidaken beste lo ez egin, bapo gozaldu eta itzelezko ilusioaz prestatzen hazi nintzen gauzak lagunaren etxetik irten baino lehen. Eguna goibel zegoen baina itxaso aldetik zeru gardena nabarmentzen hasia zen. Dena prestauta izan eta gero boxeetara abiatu nintzen, bidetik kirolariak agertzen ziren, denak erdi itxaropentsu erdi kontzentrautak.

Kontrolak pasatu eta gero, badakizue parafernalia bitxi hori non bizikleta, kaskua begiratzen deutsue, zenbakia margoztu, chipa jaso etabar, boxetara sartu eta nerbixuak areagotzen hasi ziren. Bizikleta zegokion lekuan jarri, horrenbeste irakurri dodan moduan gauzak prestatu ( bizikletako oinetakoak aurrean, atzean korrikatakoak, gelak,...kaskua eta dortsala bizikleta gainean). Dena laga ondoren, konsignara abiatu motxila usteko eta neoprenoa eta bestea janzteko prest. Boxetik ateratzen ari nintzalarik lagun bategaz topatu (benetan ilusioa egin eustan, nahiz eta esan deutsunez, nerbixuak jota jadanik egon), eta bere azkeneko aholkuak jaso eta konsignan laga neban motxila. Hemen esan behar dot, nere ustez antolaketako jendea oso ondo, oso fin ibili zirela froga osoan zehar. Nere ustez oso ondo antolatutako froga da.

Heltzen da neopreneo jartzeko momentua, eta gero uretara!!!! ondarrera abiatzen naz besteekaz gorputza apur bat berotzeko eta nesken irteera ikustera. ura ezin hobeto dago, esan ebien 16-17 gradutan. Ondarreran be ikusi zintudan lagun bategaz berbaiten eta enintzen urbil ez molestatzearren. beroketan ain urduri negoen kostatzen jatan arnasa ondo eruten baina tire. Nesken irteera emon ebien eta gero dexente itxaron behar izan zen zeuen irteera eman bitartean, edo ala iruditu jatan behintzat. Irteera espektakularra iruditu jatan, berriro, 800 txipiroi uretara zistu bizian!!!! Orain geuri tokatzen jaku. " Lasai, motel, zeuk zeurera, saiatu arnasa ordo harzten, erritmo egokia hartzen eta lasai". Bai, erreza buruari esatea baina zaila aplikatzea. Irteera ematen dabe eta irten ala azkena geratzen naz, horren gutxi izanda denok zistu bizian eta nik leku baten sai geratu nintzen. Normalean piszinan 1500metro egiteko 30 minutu behar izaten dot (minutu gora minuto behera), nahiko fresko ateratzeko eta bizikletan ondo ibiltzeko. Baina piszina gauza bat da eta itxasoa beste bat. Hazteko ez dozu beheko marrarik jijijiji, ez dauz olaturik eta ez dekozu beste txipiroirik zeure gainean. Ez dekot GPSrik baina erun izan banu, ikusiko genuke guztiz okertuta jun nintzela denbora guztian, oso txarto orientatu nintzen eta beharrezko 1500metro egin beharrean zihur nau 200 metro baino geixeau egin nebazala. Egin liteken gauza txar guztiak egin nebazan: estiloa aldatu, urduri jarri, orientau txarto, arnasa txarto erun,Kontxako ondartza ia ur barik utzi neban horrenbeste trago emon ondoren...lehenengo bollara heldun nintzenean berriro gehiegi zabaldu nintzen eta asko aldendu nintzen bide zuzenetik, potolotxu bategaz elkarekin topo egin neban sarritan, tipo benetan majua. Sektorea aurrera jun ala animatuago sentitzen nintzen eta zihur nengoen bukatuko nebala. Amorrua sentitzen neban nere buruaz, batez ere igeri egiteko estiloa aldatu behar izan nebalako (normalean burua bi aldetara ateratzen dot baina ez dakit zergaitik ezkerrera denbora gustian ateratzen ibili nintzen arnasa ondo hartzeko).  Azken txanpan ondarra ikusten zelarik zuzen jartzen saiatu nintzen eta zeharo sorabiatuta nengoela nabaritu neban. Lagun baten aholkuaz gogaratu nintzan esan eustanian korrika ez nintzela ahalegindu behar, lehehengo arnasa ondo erutea eta gero korrikan hasi sorabioa pasatuta gero.

Ez deutsuet esango T1 ondo egin nebala edo ez, nere lehenengo transizioa baitzen, baina nere ustez nahiko ona izan omen zan. Mundu guztiak esaten dau T2a oso gogorra dela, giharrentzako batez ere. Halaxe izango omen da, baina neutzako atzo T1 gogorrena izan zen. Bizikleta hartu eta piloa kosta jatan abiaduran sartzea. hankak indarga sentitzen nebazan. " Zelan izan leike, pasadan astean Lagos de Covadongako klasiko fin fin ibili bainintzan??". Tire, ondo edan eta gel bat gorputzera sartu eta Orixoko autobidean sentzazio onak nabaritzen dodaz. Bizikletako sektorean bakarrik batek pasatu ninduan, nik pasatzen nebazan gehienak ordea. Baina bakar bakarrik egin neban sektorea. Nere gurpila pare bat harrapatu baina inork eman eustan erreleborik eta Igeldo igotzen hasterakoan, atzean utzi nebazan. Igoera gogorra iruditu jatan aldez aurreko "rompepiernas" eta gero. Baina erritmo nahiko onean gorantza jo neban. Goian lanbroak eta euri ttanttak, jaitziera kontu haundiz egin behar nebala esaten eustan. Gogotsu ekin neutson jeisteari eta bapatean Donsotian nintzen, hankak ukituta baina korrika hasteko gogoaz. bizikleta utzi, zapatilak jarri eta hasi nintzan. Giroa ederra zen, Igeldoko igoeran jende dexente animatzen zegoen baina Kontxan piloa. Hasierako torpetasun hori azkar jun jatan eta nahiko fuerte ekin neutso, baina bigarren biran, iskioetako minak hasi ziran eta erritmoa biziki bajatu neban, azken partziala pikutara jun zelarik. Azken txanpan gelditu behar izan neban helmugara 300 metro gelditzen zirelarik iskioak luzatzera baina helmugara sartu nintzen pozarren. Animatzen egon zirenak muxuka jijiji. helmuga pasatu nebanean itzelezko poza sentitu neban, ez jatan inporta denbora, ez jatan inporta zenbatgarren bukatu neban edo bestelakoak,...BUKATU NEBAN. Tri bat bukatu neban, parte hartu eta bukatu neban. Uste dot atzoko frogan  erlojurik erun ez eban partehartzaile bakarrenetarikoa izan nintzela eta nahita izan zen. Ez neban gura jakin zenbateko partzialk egiten nebazan, zelako erritmoa neukan, ez. Bakarrik bukatu eta gozatu nahi izan neban eta lortu nebazan, bai lortu, gauza bixak.

Gero dutxa hartu Kontxako dutxetan eta familia bilatzera. Ez ziren ni ikusten egon, ezta animatzen zuzenean, baina asko eskertzen deutsiet gasteiztik etortzea ni berriz bueltan eruteko. Ikusi nebazanean emaztea eta umiak, emozionatu nintzen, eurek be nere lorpenaren parteharztaileak baidira. Beti saiatu naz nere zoramen hau nere lanean eta familian eraginik ez izaten baina ez da erreza askotan jijijiji.

Mila esker emon nahi deutsuedaz, batez ere Trioburu (http://trioburu.blogspot.com.es/) blogaren  egileari Aitor Beneitezi, zuzenean gomendioak eman dostasuz eta zeure bloga irakurtzea plazer haundia izateaz aparte asko lagundu deust kirol eder hau ezagutzeko. Beraz, esperientzi itzela, oso ondo pasatu dot, nahiko gaizki pe batzutan baina oso gustura eta triatloiaren posoia sartu jatalaren zihurra nere baitan jijijiji. Ez dakit egin nebaren denbora, ez dakit ze postuan bukatu neban,...berdin jat, guztiz. Bakarrik egin dodala eta bukatu dodala, ganoraz inporta jat.
 Mila esker Aitor Idigorasi eta Gorka Oraari ere, euren pasientzia, jakinduria eta adoreagitik ere, euren ilusioa neugaz konpartitzeagaitik eta materiala usteagaitik. Eta azkenik nere grupeta maiteari.


Oharra:
sentitzen dot baina ez dekot argizkirik, bueno, igual hobeto horren itsusia izanda....

No hay comentarios:

Publicar un comentario